Oa kaleko erronka prestatzeko deialdia egin du festa-batzordeak

Aurtengo San Pedro jaietako egitarauan Oa kaleko eskaileretako lasterketa berreskuratu nahi du Festa-batzordeak. Lasterketa berezi hori zenbait urtez antolatu izan zen festetan, orain dela urte batzuk, eta aurten berriro egitea planteatu du batzordeak. Horretarako, taldetxo bat sortu nahi du, probaren antolaketaz arduratuko dena.

Oa kaleko eskaileretako lasterketaren antolaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko, ekarpenak@orio.eus helbidera idatziz. Izena ematerakoan, beren izen-abizenak eta telefonoak eman behar dituzte.

Proba prestatuko duen taldea osatzen bada, ekainaren 30ean egingo da erronka, ostiralarekin, 19:00etan hasita.

Antolaketa-taldean sartu nahi duten herritarrek taldean zein bakarka eman dezakete izena.