Udako kultur programari hasiera emango dio ostiral honetan, uztailak 5, hondartzan egingo den zirku-ikuskizunak. Oscar Paez galiziarrak eta Ariñe Azkue gipuzkoarrak osatutako Zirko Txosko bikoak Oh Pera emanaldia emango du hondartzan, 19:00etatik aurrera.
Malabarismoz eta akrobaziaz betetako 50 minutuko saioa izango da, haurrei zein helduei zuzendutakoa. Umorea baliatzen du bikoak ikus-entzuleekin konektatzeko, eta etengabe aldatzen ari den unibertsoaren inguruan hausnartuko dute.
Hemen duzue konpainiaren inguruko informazio zabalagoa.