Orioko 13. Trikitilari Txapelketan izena emateko epea ekainaren 7an itxiko da

 

Ekainaren 29an, larunbatarekin, egingo da aurten San Pedro festetako Trikitilari Txapelketa, eta izen-ematea zabalik dago ekainaren 7ra arte. Euskal Herriko musika-eskoletako trikitilari eta pandero-jotzaile gazteak etortzen dira urtero herrira, 22 urtez azpikoak denak, eta aurten ere Herriko Plaza girotzea izango da asmoa.

Txapelketa 12:30ean hasiko da, eta bikote bakoitzak lau pieza jo beharko ditu: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Izena emateko ketxea@orio.eus edo kultura@orio.eus helbideetara idatzi behar da eta, txapelketa aurrera ateratzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez 5 bikote inskribatzea. Hemen daude ikusgai oinarriak.

Orioko Udalak dei egiten die Euskal Herriko trikitilari eta pandero-jotzaile gazteei gurera etorri eta festa giroaz gozatzeko!