Orioko komertzioetako erakusleihoak ikasleekin diseinatzeko proiektua abiatu du Arkupek

Arkupe Orioko merkatarien eta ostalarien elkarteak proiektu berri bat jarri du martxan: Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako DBHko taldeekin batera, herriko establezimenduetako erakusleihoak diseinatuko dituzte. 6-7 ikasleko 14 talde osatu dituzte ikastetxeek, eta talde bakoitzari denda bat esleitu dio Arkupek. Dendariekin batera, erakusleiho erakargarri bat diseinatuko dute, uda osoan ikusgai egongo dena. 

Arkupek, proiektu honen bidez, belaunaldi gazteak hurbildu nahi ditu herriko komertzioetara, gure dendarien errealitatea bertatik bertara ezagutu dezaten. Hori da proiektuaren baliorik handiena.

Hauek dira lehiaketan parte hartuko duten establezimenduak:

  • Izarra etxetresna eletrikoak
  • Halcon Bidaiak
  • Optika Orio
  • Laiaran
  •  Kaioa
  • ⁠⁠Carmen arraindegia
  • ⁠⁠Zipristin inprimategia
  • ⁠⁠Itziar Kirolak 
  • ⁠⁠Une Goxua
  • ⁠⁠Soia Bridal
  • Kepa Loidi harategia
  • Uranga burdindegia
  • Lizaso dekorazioa
  • Rosana argazkiak

Lehiaketa martxan, ekainaren 19tik 26ra

Ekainaren 19an jarriko dira ikusgai proiektuan parte hartu duten erakusleihoak eta, ondoren, ekainaren 19tik 26ra bitartean, herritarrek aukera izango dute gustukoena bozkatzeko, establezimenduan bertan kartel batean eskuragarri egongo den QR kode baten bitartez.

Parte-hartzaileen artean, bestalde, Arkupeko establezimenduetan gastatzeko bonu bat zozkatuko da, 100 eurokoa.

Ekainaren 26an jakinaraziko du Arkupek zein den boto gehien jaso dituen erakusleihoa eta horren diseinua landu duen ikasle-taldeak saria jasoko du: otordu bat Arkupeko kide den ostalaritza-establezimendu batean.

Kanpainak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.