Orioko Udaleko ordezkariak Madrilgo Fitur azokan izango dira aste honetan

 

Orioko Udaleko turismo-teknikaria eta udal-kanpineko zuzendaria FITUR turismoaren nazioarteko erakustazokan izango dira asteazken eta ostegunean, Madrilen. Mundu osoko turismoko profesionalen urteroko hitzordua da FITUR, eta sektorearen azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko aukera ematen du. Eusko Autonomia Erkidegoan eskualdeen bidez ordezkatuta daude turismo-helmugak, eta hortaz, Orio Urola Kostaren barruan egongo da, Euskadi-Basque Country gunean.

Uroka Kostako Udal Elkarteak FITUR azoka aprobetxatuko du Biosphere ziurtagirian izena emateko. Biosphere jasangarritasunaren kudeaketa integrala ezartzeko tresna bat da, Turismo Arduratsuaren Institutuak emana, eta 2030 Agendarekin eta garapen jasangarriko 17 helburuekin lotuta dago, besteak beste. Urola Kostako bost udalerriak sartuko dira prozesu horretan, tartean Orio.

Hitzaldien, tailerren, hitzorduen eta lan-bileren bidez, harremanak lantzeko eta proposamen berritzaileak ezagutzeko aukera eskaintzen du FITURek.