Orion ere otsailaren 18an ospatuko dira inauteriak

Urtero bezala, musika protagonista duen egitaraua prestatu du Orioko Udalak inauterietarako. Otsailaren 18an ospatuko dira, eguerdian hasita, eta hau izango da programa:

  • 12:00 Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
  • 14:00 Herri-bazkaria pilotalekuan.
  • 17:00 Familientzako disko-festa Herriko Plazan.

Menua eta txartelak

Pilotalekuko herri-bazkarian hiru menu ezberdin izango dira:

  • Helduentzako menua: Entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • Haurrentzako menua: Patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro.
  • Menu beganoa: Entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.

Bazkarirako txartelak eskuragai egongo dira otsailaren 2ko arratsaldetik hasita, online eta baita kultur etxean ere.