Ostegunean irekiko da Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea

Ekainaren 20an, ostegunarekin, irekiko da epea Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko, 2024-25 ikasturtean:

  • Ekainaren 20 eta 21ean: Dagoeneko ikasle direnek eman dezakete izena.
  • Ekainaren 24tik uztailaren 3ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio-ordenan.
  • Irailaren 2tik 9ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio ordenan.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, eta hau da eskaintza:

  1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
  • Musika eta mugimendua.
  • Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.
  1. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
  • Musika-mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Informazio gehiago

Musika-eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.

Matrikulazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18.), deitu 943 833 727 telefonoa edo idatzi danbolinme@gmail.com helbidera.