Osteguneko azoka tokiz mugituko da aste honetan

San Pedro festak direla-eta, ekainaren 28tik uztailaren 1era barrakak izango dira herrian. Ohiko lekuan jarriko dira, Ikastola aurreko plazan, eta aste honetan hasi dira instalatzen.

Hori dela eta, osteguneko azoka lekuz aldatuko da egun horretan, eta kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean jarriko da, ohiko ordutegian.

Barkatu eragozpenak.