Irailaren 23an zabalduko da Paradisu ihes-gela Orion. Azaroaren 30era arte, 10 astez egongo da Iturriaga Jauregian, eta guztira 100 saio eskainiko dira. Izen-ematea zabalik dago irailaren 16az geroztik, eta doakoa da. Paradisua ezagutu gabe geratuko zara?
Zer da Paradisua?
Hauxe duzue Paradisu ihes-gelaren aurkezpen bideoa.
Eman izena!
- Noiz? Irailaren 23tik azaroaren 30 Asteazkenetik ostiralera, arratsaldez, eta larunbatetan, egun osoan. Jardueraren estreinaldia Orion izango da eta, ondoren, urtarriletik martxora, Beasainen egongo da zabalik.
- Nola? Elkartu lagun talde bat (2-5 pertsona) eta hartu doan zure txanda Orioko turismo-bulegoan edo Paradisu ihes-gelaren atarian.
- Non? Iturriaga Jauregian (Kale Nagusia 17, Orio)
- Norentzat? Gazteentzat eta paradisua ezagutu nahi duten guztientzat.
Irailaren 16tik zabalik da izen-ematea. Zatoz, gozatu eta ea 60 minutuan irtetea lortzen duzun!
Arduradunak
Paradisu ihes-gela Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur Elkarteak antolatu dute, eXperientziak Elkartearekin eta Ana Orozko arte-zuzendariarekin elkarlanean. Orioko Udalarekin osatutako proiektua da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa jaso du.