Philippe Jaroussky kontratenorrak kantaldia emango du azaroaren 22an Kursaalean, eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Datorren astelehenean, azaroak 22, kantaldia emango du Philippe Jaroussky kontratenor frantziarrak Donostiako Kursaal aretoan. Saiora joan nahi duten oriotarrek autobusa doan izango dute. Saioa 19:30ean hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:40an pasatuko da autobus geltokitik.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita ala 943 83 55 65 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 83 55 65 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna azaroak 18a izango da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).