Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak aste honetan bukatuko ditu moila indartzeko lanak

 

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak urrian hasi zituen moila indartzeko lanak, eta otsailera arte luzatuko zirela aurreikusi zuten. Lanak martxa onean joan dira, eta abenduaren 22an, ostegunarekin, bukatuko dute hormigoia eta asfaltoa botatzen. Une horretatik aurrera, pasabidea guztiz irekiko da ibilgailuentzat.

Urtarrilaren 9an bueltan izango dira, obrari azken erremateak emateko, eta baliteke puntualki errepidea itxi behar izatea. Baina salbuespena izango da.

Ondoren, 2023an, Udalak oinezkoentzako hegala eraikiko du Bizkarreneko etxearen parean, horko estugunea zabaltzeko.