San Silvestre lasterketak eragina izango du goizean ibilgailuen zirkulazioan

Abenduaren 31n egingo da, urtero bezala, San Silvestre lasterketa Orion. 11:00etan hasiko dira lehenbiziko korrikalariak, HH5 mailatik beherako haurrak, eta 12:30ak pasatuta bukatuko dute helduek.

Bitarte horretan, ibilgailuen zirkulazioa etengo da, tarteka, Arrantzale, Abeslari, Baxoalde, Ixarra eta Balea kaleetan. Udaltzainak arituko dira ibilgailuen zirkulazioa bideratzen, baina, une jakinetan, trafikoa eten beharko dute, korrikalariei bide emateko.

Barkatu eragozpenak.