‘Txori kantazale’ literatura- eta musika-ikuskizuna abenduaren 2an izango da

Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak prestatutako Txori kantazale ikuskizuna Oriora helduko da abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan. Xabier Leteren unibertso poetikoa du oinarri, eta literatura musikarekin uztartzen du. Saioa 19:30ean izango da kultur etxean, eta gonbitak eskuragai daude jada online. Kultur etxean, datorren astean izango dira.

Pianoa eta hitza dira ikuskizunaren elementu garrantzitsuenak. Ordubeteko narrazio jarraituaren gainean, Leteren abestien interpretazio berritzaileak eta haren gustuko melodiak entzungo dira. Poema ezagun eta ezezagunen bidez, sortzailearen ibilbidea hurbilagotik ezagutzeko aukera izango du ikusleak, Otxoa de Alaiza piano-jotzailea eta Gurrutxaga idazlea lagun.

Emanaldirako sarrerak 2 euroan eskuratu daitezke. Online salgai daude jada, eta kultur etxean datorren astean izango dira.