Udalak lehiaketa egin zuen 2016an, hilerriko sei panteoi erabiltzeko eskubideak adjudikatzeko, eta hiru panteoi adjudikatu ziren. Beste hirurak libre egon dira ordutik eta, herritarren artean interesa sortu dela ikusita, lehiaketa berriro deitzea erabaki du Udalak. Lehiaketaren deialdia abuztuaren 19an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 24a izango da.
Panteoien erabilera-eskubideak kontzesio administratiboko erregimenpean emango ditu Udalak, baldintza hauen arabera:
- Kontzesioaren epea 50 urtekoa izango da eta, gero, beste 49 urtez luzatu ahal izango da.
- 50 urteko eskubideei dagokien udal-tasa 10.000 eurokoa izango da.
- Panteoiak hauek dira: 65, 67 eta 68 zenbakidunak (ikusi kokapena beheko planoan).
- Panteoien erabilera-eskubideak zozketa bidez adjudikatuko dira eskaera egiten dutenen artean.
Eskaerak aurkezteko
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek udaletxean aurkeztu behar dituzte eskaerak eta horretarako azken eguna irailaren 24a izango da.
Lehiaketaren baldintzak eta eskaera-orriaren eredua eskuragai daude.
Panteoien kokapena udal-hilerrian: