Udalak bat egingo du bart gaueko erasoa gaitzezteko elkarretaratzearekin

 

San Nikolas jaien testuinguruan, eraso bat izan da bart herrian. Gertatutakoa gaitzesteko eta festa seguruak aldarrikatzeko, herriko Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu du gaur iluntzean: 20:00etan, Herriko Plazan. Eta Udalak ere bat egingo du deialdiarekin.