Udalak festa antolatuko du urriaren 4an, herriko parrillen sugarrak bizirik jarrai dezan

Orioko plaza arrain erre usainez eta txinparta hotsez bete izan da uztailaren erdialdean azken urteotan, Bisiguaren Festa dela-eta. Herriko Plaza jatetxe dotore bilakatuta, herriko espezialitate gastronomikoa dastatzeko elkartu izan gara oriotarrak, festa giroan.

Nolanahi ere, azken urteetan, Udalak eta festa antolatzen duten eragileek festa-eredua gaur egungo errealitatera egokitu behar izan dute. Udalak lan-mahai bat osatu zuen gaia aztertzeko, eta hartu dituen neurri guztiak mahai horretan eztabaidatu dira aurrena, gero adostasunez erabakitzeko. Aurten, Bisiguaren Festa egiteko baldintzarik ez zegoela ondorioztatu du lan-mahaiak eta, ondorioz, maiatzean erabaki zuen festa bere horretan ez antolatzea.

Lan-mahaiak lanean segitu du orduz geroztik eta proposamen berri bat egin du gure ondare gastronomikoa modu jasangarrian ezagutarazi eta transmititzeko.

Festa horrek badu data dagoeneko: urriaren 4an  izango da.

Kontuan hartu data. Udalak irailaren hasieran emango ditu festari buruzko xehetasun gehiago.