Udalak gogorarazten du nahitaezkoa dela Aparkatzeko Udal Txartel berria autoan pegatuta eramatea

 

Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, ekainaren 1ean hasi zen udako denboraldia. Udalak maiatzaren amaieran bidali zituen herrian erroldatutako ibilgailuen Aparkatzeko Udal Txartelak, autoaren kristalean pegatzekoak. Bidalketan zenbait gorabehera izan ziren, herritar batzuek garaiz jaso ez zutelako, baina gaurko egunez, konponduta daude arazo horiek eta banatu beharreko txartel guztiak banatuta daude.

Beraz, Udalak gogorarazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela aurtengo txartel berria autoan pegatuta eramatea. Zalantzak dituzten herritarrek edo ustez dagokien txartela jaso ez dutenek, Udalera jo dezakete gaia argitzera.