Udalak gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu astelehenean

Aurten Santiago eguna asteartearekin tokatzen dela-eta, udal-langileek zubia egingo dute bezperan, uztailaren 24an. Hori dela eta, egun horretan gutxieneko zerbitzuak baizik ez ditu emango Udalak; alegia:

  • Udal-erregistroari lotutako eskaerak bideratuko dira (SIR bidezko erregistrorik, ordea, ezin izango da egin).
  • Errolda-ziurtagirien gaineko tramiteak.
  • Bulego teknikoan langile bat egongo da, kontu urgenteak bideratzeko.
  • Udal-liburutegia irekita egongo da.
  • Udaltzainek normal egingo dute lan.

Barkatu eragozpenak.