Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du ostegunean, martxoak 21

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1. 2023ko 4. hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2. 2023ko udal-aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3. Urtarrilaren 30eko 82/2024 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 1/2024 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 2/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 3/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal-erregelamenduaren aldaketari.

7. Onartzea, egoki bada, Udaleko gazteria- eta kirol-teknikariak aurkeztutako eskaera bateragarritasunari buruz.

8. Onartzea, egoki bada, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa, pentsiodun guztiek 1.080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzeari buruz, 14 ordainsaritan.

9. Eskariak eta galderak.