Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko ekainaren 27ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 4/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.
3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 5/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2024 zenbakidun konpromiso-kredituen espedienteari.
5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udaleko plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren aldaketari.
6. Onartzea, egoki bada, udal-langileen eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien %2ko igoera orokorra, eragina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
7. Onartzea, egoki bada, baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak Orioko kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko, prozedura ireki sinplifikatu bidez.
8. Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen agiriak, Orioko hilerriko hiru panteoiren gaineko eskubideen adjudikazioa arautuko dutenak.
9. Onartzea, egoki bada, Andoni Alkorta Agirrek, Orioko Muskuilu Harria elkartearen izenean aurkeztutako mozioa, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan ontziak amarratzeko postuak emateko eta postu horiek erabiltzeko prozedura arautzen duen dekretuari buruzkoa.
10. Eskariak eta galderak.