Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1. Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalak eta beren eranskinak aldatzeko proposamena, eragina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
2. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu-transferentziaren modalitatean.
3. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrienrr modalitatean.
4. Onartzea, egoki bada, AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkarteak bidalitako 2023rako hiriko taxi-tarifak.
5. Onartzea, egoki bada, BPXPORT KIROL ZERBITZUAK, SL enpresari KARELA kiroldegiko kudeaketa integralaren eta Arraunetxe eta Mendibeltz futbol-zelaia mantendu eta garbitzeko zerbitzuen adjudikazioa bigarrenez luzatzeko proposamena.
6. Onartzea, egoki bada, prozedura negoziatu bidezko lehiaketa publikoa, Orioko udal-kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko.
7. Eskariak eta galderak.