Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, urtarrilak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2023rako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.

4.- Eskariak eta galderak.