Udane Juaristi margolariak osatu du Orioko kanpineko murala

 

Orioren historiako elementu esanguratsuak biltzen dituen murala osatu du Udane Juaristi artista azkoitiarrak Hondartzako bideko horman, kanpinaren kanponkaldean. Lauzpabost astez ibili da lanean, eta emaitza ikusgai izango da asteburutik aurrera herritarrentzat zein bisitarientzat.

120 metroko horma-irudia osatzeko, Orioko argazki zaharrak eta ilustrazioak izan ditu oinarri, eta muralari batasuna emateko, zuri-beltzean margotutako figura errealistak kolore blokeekin tartekatu ditu, elementu tradizional eta modernoen arteko kontrastea eginez.