UEMAk soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra eman die euskaltegiko ikasleei

«Euskara, Mundu Bat Zuregandik Hurbil» ekimenaren barruan, UEMAko teknikari Goizane Aranak soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra eman die Orioko euskaltegiko ikasleei martxoan. Tailerra euskaltegiko hasiera-mailako bi taldeetan eta Zaragueta eskolako Aisa taldean eman du. Guztira, 15 ikaslek jaso dute.

Tailerraren helburu nagusiak bi izan dira:

  • Oinarrizko kontzeptu batzuk ikastea euskararen egoerari buruz, hizkuntza-aniztasunari buruz eta arnasguneen garrantziari buruz.
  • Euskararekin dugun harremanaz hitz egitea eta ikasleei eskura dauzkaten tresna eta errekurtsoak ezagutaraztea.

Ikasleek oso gustura hartu dituzte saioak eta adierazi dute baliagarri izan zaizkiela gaiari buruz pentsatzeko.