Uztailaren 24an hasiko da hondartzako zine-denboraldia

 

Udako kultur programaren barruan, hiru film eskainiko dituzte aurten. Lehen saioa uztailaren 24an izango da, igandearekin, eta familientzako Elfkinak animazioa proiektatuko dute euskaraz, 22:00etan hasita, hondartzan. 

Urteroko aire libreko zinema emanaldiek jarraipena izango dute beste behin. Haur eta gaztetxoentzako animaziozko bi filmekin eta helduentzako dokumental batekin osatu da aurtengo programa. Lehen biak, Elfkinak eta Stardog & Turbocat, euskaraz izango dira ikusgai, uztailaren 24an eta abuztuaren 26an, hurrenez hurren, eta surfaren hastapenak kontatuko dituen La primera ola, aldiz, gaztelaniaz eskainiko dute abuztuaren 12an. Sarrera, kasu guztietan, doan izango da.

Elfkinak 2020ko film alemaniarra da eta lurrazpian 200 urtez bizi izan diren Elfkin izeneko izakiak ditu protagonista. Haietako hiru, Helvi, Kipp eta Butz, lurrazalera igoko dira, eta Theo gozogilearen lagun egingo dira; haren bidez jakingo dute zein den Elfkinen benetako misioa: besteei laguntzea. Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez bikoiztu zen filma, eta zinemetan estreinatu zuten.