Zaindu dezagun herria, guztiona baita

Muntoko kirol-eremuko bost zuhaitz moztuta azaldu dira azken hilabetean. Udalak atsekabe handiz jaso du gertatutakoa, eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi die; herria guztiona baita, eta guztiok egiten dugu herria.

Moztutako bost zuhaitzak ederrak ziren. Herritarrengandik jasotako eskaera bati erantzunez landatu ziren han, itzala egin zezaten. Gisa horretako zuhaitzek urteak behar izaten dituzte itzala sortzeko, eta izandako galera ez da berehalakoan konponduko.

Horregatik, oriotarrei mezua helarazi nahi die Udalak, erantzukizunez jokatzeko. Herriko altzariei, lorategiei, eraikinei… eragindako kalteek guztiongan dute eragina, eta herria zaintzea guztion ardura da.