Zaintzaren egoeraren azterketa-prozesuaren baitan, bi tailer egingo dira azaroan

 

Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera aztertzeko prozesuan, eta emakumeei eta gizonei zuzendutako tailer bana antolatuko ditu azaroan, Emagin elkartearekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean. Saioen antolaketa errazteko, garrantzitsua da aurrez izena ematea horretarako prestatu diren galdetegien bidez.

Hauek dira bi tailerrak:

Azaroaren 20an, asteazkenarekin, Zahartzaro Berriak tailerra, emakumeei zuzenduta. Yolanda Arrietak gidatuko du saioa, 17:30etik aurrera, Saregilen. Adin guztietako emakumeei zabalduta egongo da, eta izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da.

– Azaroaren 28an, ostegunarekin, Zer aldatzen da gizonok zaintzea aukeratzen dugunean? tailerra, gizonei zuzenduta. Emagin elkarteko Asier Arizkorretak gidatuko du, 18:00etan hasita, Salatxo aretoan. Zaintzarekiko kezka duten gizon guztiei zuzenduta dago, eta izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da.

Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Saregile Orioko Emakumeon* Etxeko arduradunekin.