Zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea martxoan ireki eta apirilaren 29an itxiko da

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Ordainagiria helbideratu nahi dutenek apirilaren 25a arteko epea dute hori eskatzeko udal-bulegoetan.

Apirilaren 29a baino beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen errolda, ikusgai

Ibilgailuen errolda jendaurrean dago. Ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo besterik ez du.