Zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea martxoan ireki eta apirilaren 28an itxiko da

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.

Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eskatu behar dute garaiz. Apirilaren 28a baino beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen errolda, ikusgai

Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz, eta jendaurrean dago. Ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo besterik ez du.