Irekita
Baldintzak
  • Errotulua euskara hutsez idatzia izango da.
  • Euskaraz txukun idatzitakoa izango da (horretarako, dendariak Euskara Zerbitzuaren aholkua eska dezake).
  • Errotulua euskaraz jartzeko Udalaren diru laguntza jaso duen pertsonak ezin izango du jaso, bost urteko epean, beste horrelako diru laguntzarik establezimendu bererako.
  • Udalak kostuaren % 50 ordainduko dio dendariari; baina, gehienez ere, 340 eurokoa izango da laguntza. Hau da, norbaitek 1000 euro balio duen errotulua jartzen badu, jasoko duen diru laguntza ez da izango 500 eurokoa (% 50), baizik eta 340koa.
Eskaera nola egin

Behin errotulu berria instalatuta dagoenean, dendariak hemen dagoen instantzia bete behar du eta errotuluaren fakturarekin batera entregatu Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Itxiera data: 2024/10/11

Deialdi honen xedea da dirulaguntza hauek emateko baldintzak arautzea: 2023-2024 ikasturtean helduentzako euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak Oriotik kanpo egiten dituzten oriotarrentzako dirulaguntzak.

2023-2024 ikasturtean helduentzako euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egiten dituzten oriotarrak izango dira dirulaguntza hauen onuradun, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Ikasle horiek dirulaguntza jasoko dute, bakar-bakarrik, egin duten ikastaro hori Orion eskaintzen ez bada. Orioko euskaltegian ikastaro horren eskaintza egiten bada, ez dute dirulaguntza jasotzeko eskubiderik izango.

Orioko euskaltegian ikasten duten herriko ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulaguntzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko Udalak subentzionatuta dago-eta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabideak deialdi honetako eranskineko eredu normalizatuaren bidez egingo dira eta, horrekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Nortasun-agiriaren kopia.

  • Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria.

  • Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Ziurtagiriak jaso beharko du: ikaslea zein mailatan ikasi duen, zenbat ordutako ikastaroa izan den, zein prezio izan duen, ikaslearen asistentzia zenbatekoa izan den…

  • Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: langabezia-txartela edo gizarte-zerbitzuen txostena.

  • HABEren dirulaguntzen 2023ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).

 

Itxiera data: 2024/04/23

Zer da? Zertarako da?

Orioko kaleko katu-kopuruaren kontrola eramaten laguntzeko dirulaguntzak dira, eta helburu hauek betetzeko ematen dira: kaleko katuak jaso, zikiratu eta berriz kalean uzteko proiektuak gauzatzeko eta katuei jaten emateko, zaintzeko eta zikiratzeko gastuak estaltzen laguntzeko.

Nork eska dezake?

Herriko katu-kopurua kontrolatzeko, katuak zikiratzen laguntzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek.

Itxiera data: 2022/05/22

Diru-sarrerak bermatzeko laguntza

Oinarrizko gastuak ordaintzeko bideratutako dirulaguntza da, gizarteratzea eta laneratzea errazten duen laguntza ekonomikoa. Onuradunek bete behar batzuk dituzte. Onuraduna izateko baldintzak hauek bete behar dira:

  1. Bizikidetzako unitatea izatea, gutxienez urtebete lehenago izan behar da.
  2. Gipuzkoako udalerriren batean erroldatua egotea, gutxienez sei hilabete lehenago erroldatua egon behar da.
  3. Oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabiderik ez edukitzea.
  4. 25 urte baino gehiago edukitzea.

Gizarte larrialdiko laguntzak

Aldian aldiko diru laguntzak, gizarteak baztertzeko egoerei aurre egin edo arintzeko. Beharrezko gastu zehatzak ordaintzeko dira.

Gizarte ongizate fondoko pentsioak (GOF)

Lanerako ezintasuna duten pertsonentzat eta diru baliabide gutxi dituzten adineko pertsonentzat dira. Beraz, bi modutako laguntzak ematen dira: Zahartasunagatik edo gaixotasunagatik.

Kotizatu gabeko pentsioak

Minusbaliatuak eta hirugarren adinekoak dira pentsio honen hartzaileak.

Itxiera data: 2022/04/19

Irabazi asmorik gabeko Orioko kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdiko talde zein elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak arautzea da deialdi honen helburua, 2022an sektore horietan egitasmo eta jarduerak burutzeko. Jarduera hauek, betiere, bat egin behar dute Orioko Udalaren kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdirako programen helburuekin.

Dirulaguntzak honetarako eskatu ahal izango dira:

  • Orioko kultur, natura eta gazteria erakunde eta taldeen ohiko jarduerak.
  • Gazteria, ingurumen edo eta kultur jarduera puntualak: berezko ezaugarriengatik aurreikusi ezin izan diren jarduerak dira, edota aldian behinekoak direlako oinarriotan zehaztutako epean burutuko direnak. Kultura eta Gazteria batzordeari dagokio ekimenaren izaera puntuala zehaztea.
  • Kultura-, gazte-, natura- eta aisialdi-egitasmo eta jarduerak, honako gaietan: musika, antzerkia, dantza, folklorea, literatura, aisialdia, artisautza, arte plastikoak, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, ingurumenaren defentsa-zaintza, ondare historiko-arkeologikoa eta kultur aniztasuna.
  • Auzoetako festak.

 

Hauek dira deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko agiriak:

Itxiera data: 2021/05/15

Funtsean, dirulaguntza hauen azken helburua hau da: herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduei laguntzea COVID-19aren ondorengo errealitatean iraun ahal izateko.

Tabernetan eta dendetan egindako inbertsioak finantzatuko dira dirulaguntza hauen bidez, COVID-19ari aurre egiteko egindako gastuak badira: babeserako egindako inbertsioak, lokalak eta lan-moduak egokitzeko egindakoak, lan-erlazio berriak egokitzeko inbertsio teknologikoak…

2020ko martxoaren 14aren eta 2021eko maiatzaren 15aren artean egindako inbertsioak lagunduko dira diruz.

Itxiera data: 2016/12/30

Gizarte Zerbitzuekin zerikusia duten herriko elkarteek eta Gobernuz Kanpoko erakundeek aukera daukate diru-laguntza hauek eskatzeko, honako deialdian ezarritako arau eta baldintzen arabera.