Aurten liburu bat plazaratuko du Orioko Udalak. Liburuak 1936ko gerrak Orion izan zuen eragina azaldu nahi du, orduko oriotarrek gerran sufritu zituzten ondorioak jaso, haien istorioak. Herritarren istorioen bidez, gerra haren Orioko historia agertu nahi du liburuak.
Liburua plazaratzeko bidean, urrats asko eman dira eta ia moldatuta dago. Nolanahi ere, pena litzateke plazaratu eta gero, norbaitek esatea berak baduela gerraren gainean zer kontatua eta ezer ez zekielako ez dela agertu harena liburuan, alegia ez duela aukerarik izan liburuan haren istorioa azaltzeko.
Garaiz gabiltza. Edonork du eskubide eta aukera 1936ko gerran Orion gertatu zenaz bere bertsioa azaltzeko. Gerra hartan hildakoak izan ziren, atzerriratuak, konfiskazioak, zigorrak, zubia bota zuten… Istorio asko. Argazkiak ere badaude ordukoak, Orioko etxeetan asko egongo dira garai hura ondo islatzen dutenak. Horiek denek lekua izan dezakete liburuan.
Bilera irekia martxoaren 6an
Aukera hori bideratzeko, jende aurreko azalpen bat egingo dugu martxoaren 6an, osteguna, Orioko kultur etxean, arratsaldeko bostetan hasita (17:00etan). Bileran, garai hartan gertatutakoak azalduko ditu I