2. garagardo azoka aurkeztuko dute Arraun Elkarteak eta Udalak maiatzaren 14an

Orioko Arraunketa Elkarteak 2. garagardo azoka antolatuko du aurten. Iaz antolatu zuen lehenengo aldiz eta, arrakasta ikusita, aurten berriz egitea erabaki du. Antolaketa-lanetarako Orioko Udalaren laguntza izango du.

Garagardo azoka Orioko plazan egingo da, hiru egunez: maiatzaren 23, 24 eta 25ean. Aurten iaz baino garagardo mota gehiago izango dira dastatzeko, eta janariari dagokionez, berriz, aukera izango da plazan bertan jateko nahiz etxera eramateko.

Azoka zabalik dagoen bitartean ekitaldi ugari antolatuko dira. Besteak beste, Gozategi taldearen kontzertu bat.

Garagardo azoka aurkezteko ekitaldia

Garagardo azokari buruzko zehaztasunak emateko, aurkezpen-ekitaldia deitu dute Orioko Arraunketa Elkarteak eta Udalak.

Aurkezpen-ekitaldia maiatzaren 14an izango da, asteazkenarekin, Orioko plazan, udaletxe aurrean, eta eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Azalpenak emateko, bertan izango dira: Ibon Huegun arraun elkarteko presidentea, Beñat Solaberrieta Orioko alkatea eta Asier Gozategi musikaria.