2006-07 DENBORALDIA MARTXAN

2006-07 denboraldia dagoeneko martxan dugu

Denboraldi berriari begira Orio Arraunketa Elkartean izena emateko epea irekita dago jada. Deialdia zabaldu nahi diogu arrauna gustuko izan eta praktikatu nahi duen orori. Kirolaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko diogu Orio Arraunketa Elkartean.

Interesa duenak Orio A.E.ko ateak zabalik ditu, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17.30etatik aurrera.

  • Infantilak: 1993 ? 1994 urteetan jaioak.
  • Kadeteak: 1991 ? 1992 urteetan jaioak.
  • Jubenilak: 1989 ? 1990 urteetan jaioak.