2007ko denboraldia abian da

Seniorrek hasiera emango diote 2007ko denboraldiari

Orioko Arraunketa Elkarteak jakinarazi nahi du datorren astelehenean, azaroak 13, senior mailako arraunlariek beren entrenamenduak hasiko dituztela 2007ko denboraldiari begira.

Aurten ibilitako mutil gehienek jarraituko dutela adierazi dute. Jon Redondo arraunlari ohia ere hastekotan da eta ez dugu ahaztu behar 2006ko denboraldian jubenil mailan ibilitako lauzpabost arraunlari gaztek ere senior mailara igoko direla aurten (horien artean aurten bateletan Espainiako Txapeldunak izandakoak).

Horretaz aparte, 2006ko denboraldiko talde tekniko-medikuak ere jarraituko du.

Orioko Arraunketa Elkartetik arraunean egin nahi duten neska-mutil guztiei hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi diete.

Mila esker eta agur bero bat