Guraso Topaketak

Iazko Guraso Eskolan hasitako lanari jarraipena emanez, bi hitzaldi-solasaldi antolatu ditu Udalak Guraso Topaketak izenpean. Lehendabizikoa asteazkenean izango da, azaroaren 15ean.

Guraso Topaketak Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatu ditu Askagintzarekin batera. Bi saio izango dira urtea bukatu aurretik: bat azaroaren 15ean eta bestea abenduaren 13an. Saioak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita, eta herriko guraso guztiak daude gonbidatuta.

Azaroak 15, asteazkena

Gaia: Familiak prebentzioan duen zeregina. Zer egin dezakegu prebentzioa lantzen hasteko?

Hizlaria: Garbi