Etapa hori maiatzaren 6an jokatuko da, ostiralarekin, eta horren ondorioz, hainbat errepide trafikoari itxita izango dira. Lasterketa Oriotik abiatuko da eta, 130 km egin ondoren, berriz Oriora itzuliko da.
IRTEERA 14:30ean emango zaio. Herriko Plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzagatik barrena joanda, N-634 errepidera aterako dira.
HELMUGA Arrantzale kalean izango da eta goizeko 08:00etatik lasterketa amaitu arte Oriotik ateratzeko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da.
Helmugara 17:46ak aldera iritsiko dira. Helmuga Arrantzale kalean izango da eta bertara Txanka-Hondartza bidetik eta hondartzako bidetik barrena iritsiko dira txirrindulariak.
Lasterketako ibilgailuek Ikastola ondoko plazan aparkatuko dute eta, hara iristeko, bide hau hartu beharko dute: Baxoalde-Erribera-Balea-Abeslari.
Podiuma Arrantzale 2-4 inguruan jarriko da eta bertan emango dira sariak.
Aparkatzeko mugak
Orioko hainbat kaletan aparkatzeko debekua ezarriko da, lasterketa dela eta:
- Arrantzale kalean, egun osoan.
- Abeslari kalean, egun osoan.
- Herriko Plazan, lasterketa irteterakoan.
- Aritzagan, lasterketa irteterakoan.
Normalean kale horietan aparkatzen dutenek Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekua edo autopista azpiko aparkalekua erabili ahal izango dituzte.
Kirol proba ikustera hurbilduko diren guztiei eskatzen diegu zorrotz betetzea antolatzaileek emandako aginduak, dena ondo atera dadin eta arazorik ez izateko