4nek taldearen kontzertua izango da ostiralean

4nek taldea berria da, baina ibilbide luzeko 5 musikarik osatzen dute (lau nafar eta gipuzkoar bat). Hainbat taldetan ibilitako musikariak dira, estilo eta joera askotako musika jo izan dutenak. Lagun arteko giroan jotzen hasi eta 2014an taldea osatu zuten, ikusteko zer sortzeko gauza ziren denen artean. Errepertorio propioa osatu zuten, pixkana-pixkana eta, azkenean, iaz plazaratu zuten taldea. Pop-rock estiloko doinuak abesten dituzte, euskaraz.

Orioko emanaldia

Otsailaren 26an joko dute Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 22:30ean hasita.

Emanaldia doan izango da eta ez dago sarrerak aldez aurretik hartu beharrik.

Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.

Taldekideak

Juanpa Agirre (ahotsa, Etxarri Aranatz): Akelarre, ETBko saio ezberdinetan, Iheitza, Kontraesaka, Monkey Band, Sonykete, Kaixo, Jator…

Joseba San Sebastian (baxua, Lesaka/Lakuntza): Alex Ubago, Sen, Rogelio Botanz, Trikitake, Kristina eta Amaia, Zukutu Band, Ane eta Piratak…

Imanol Goikoetxea (gitarra, Urdiain): Alex Ubago, La oreja de Van Gogh, Gozategi, Iheitza, Trikitake…

Xabi Zubeldia (teklatuak, Tolosa): Akelarre, Marruma, Basajaun, Mikel Garikoitz& Denali, ETBko hainbat saiotan, Zirika…

Juanma Urriza, Boli (bateria, Berriozar): Skalariak, Khurare, Alberto Arteta Grup, jazz hainbat proiektuetan… Jean Mari Ecay, Ara Malikian…