8 peoi eta bi teknikari hartuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak sei hilabeterako

Urola Kostako Udal Elkarteak 10 pertsona kontratatuko ditu aldi baterako enplegua sustatzeko 2018ko Enplegu Planaren bidez. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorako pertsonek. Enplegu plana Lanbidek finantzatzen du.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko ebazpenak zehazten dituen baldintza guztiak (ikus EHAA, 2018-06-20). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 4 pertsona izango dira emakumeak; 3 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak, eta 2 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira abenduan.

Lanpostuak: guztira 10 lanpostu beteko dira

  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Teknikari bat, lanpostu berrien perfilak lantzeko
  • Teknikari bat, eskualdeo sormen eta kultur industrien maepoa egiteko

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 22a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean:

http://www.urolakosta.eus/eu/lan-eskaintzak