Abenturazko zinea izango da larunbatean hondartzan: Los Cuatro Fant

Udalak antolatutako Zinea Kalean programaren barruan proiekzioa izango da larunbatean, abuztuak 8, hondartzan.

Zine-emanaldia 22:30ean hasiko da

Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia kiroldegian izango da.

Larunbatean proiektatuko den filma 2007koa da. Stan Lee komikigile ezagunaren komikietan oinarrituta dago eta abenturazkoa da. Protagonista nagusiak Fantastic Four taldea osatzen duten lau super-heroiak dira. Aktoreen artean Jessica Alba da ezagunena, Emakume Ikustezinaren paperean.

Aktore eta pertsonaia hauek egindako bigarren filma da, lehenbizikoa 2005ean estreinatu baitzen. Haren arrakastak bultzatuta egin zuten bigarren film hau.

Gaztelaniazko bertsioan emango da.