Aurreko larunbatean eman gabe geratu zen filma astelehenean proiektatuko da

Aurreko larunbatean, abuztuak 1, zen proiektatzekoa Sukalde kontuak filma; baina emanaldia bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik.

Filma, azkenean, datorren astelehenean, abuztuak 10, emango da.

Udalak antolatutako Zinea Kalean programaren barruan izango da proiekzioa hondartzan.

Zine-emanaldia 22:30ean hasiko da

Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia kiroldegian izango da.

Sukalde kontuak filma berria da. Aurtengo maiatzean estreinatu zen zinema-aretoetan eta Aizpea Goenagak zuzendu duen lehendabiziko film luzea da. Aizpea Goenaga oso ezaguna da Euskal Herrian, aktore eta gidoilari gisa egindako lanengatik.

Filma komedia arin bat da, sukaldaritza-eskola batean girotua. Aktoreen artean oso aurpegi ezagunak daude: Isidoro Fernandez, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia eta Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste.

Filma euskaraz da.