Abizenak euskaraz jartzeko kanpaina abiatu du UEMAk

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk)kanpaina bat abiatu du, herri euskaldunetako bizilagunek beren abizenen grafia euskaraz jar dezaten bultzatzeko.

Kanpainak Guk abizena, zuk? du lelo nagusi, eta UEMA osatzen duten herri guztietan egingo da, Orio barne.

Kanpainaren bitartez, herritarrak kontzientziatu nahi ditu UEMAk, beren euskal abizenen grafia egokitu dezaten eta euskaraz jar dezaten: Echeverr