Ahalduntze Eskolak ‘Emariak’ liburua aurkeztuko du asteazkenean udal-liburutegian eta Apal Morea inauguratuko du horrela

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak ekitaldi bat antolatu du abenduaren 11n, udal-liburutegian jarri duen Apal Morea aurkezteko. Apal Morean feminismoarekin eta emakumeen ahalduntzearekin zerikusia duen materiala bilduko da eta dagoeneko liburu dezente daude bertan. Ahalduntze Eskolaren asmoa da Apal Morea osatzen joatea kaleratzen diren liburu berriekin, eta erreferentzia izatea gaiarekin interesa duten oriotar guztientzat. Ekitaldia udal-liburutegian bertan egingo da, 18:30ean hasita.

Apal Morea aurkezteaz gain, Ahalduntze Eskolak ‘Emariak’ izeneko liburua aurkeztuko du. Liburuak emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma bat da. Kalaka argitaletxeak argitaratu du eta 12 emakumeren biografiak biltzen ditu, ilustrazio ederrekin.

Liburutegia itxita

Liburutegia itxi egingo da aurkezpena egiteko, 18:30ean.