Ikusgai daude kultur etxean bide-heziketako ikastaroko haurrek egindako marrazkiak

Bi eskoletako haurrek bide-heziketako ikastaroa egin dute aurten ere, eta ikastaroan egindako marrazkiak kultur etxeko areto nagusian daude ikusgai abenduaren 9tik 13ra. Erakusketa goiz eta arratsaldez bisitatu daiteke.

LH3tik LH6ra bitarteko haurrek egin dute ikastaroa eta beren marrazkiak daude ikusgai.