Ahitu dira dagoeneko merkataritza suspertzeko erosketa-bonuak

Herriko merkataritza suspertzeko kanpainari harrera ona egin diote herritarrek eta dagoeneko ahituta daude erosketa-bonuak. 1.000 erosketa-txartel atera ditu udalak, eta denak saldu dira turismo-bulegoan.

Udalak azaroaren 2an jarri zuen kanpaina martxan, herriko merkataritza suspertzeko helburuarekin. Herritar bakoitzak 60 euroko balioko bonu bana erosteko aukera izan du, 40 euroan.

Azken egunak dira, bonuak erabiltzeko

Datorren astelehena, azaroaren 30a, izango da erosketa-bonuak erabiltzeko azken eguna. Beraz, bonua erosi eta oraindik erabili ez duten herritarrek datozen egun hauetan erabili beharko dute.

Erosketa-bonuak kanpainara atxikitako 47 establezimenduetan gastatu daitezke (ikusi zerrenda behean). 60 euroko bonu bakoitza lau zatitan banatu daiteke, eta zati bakoitza denda edo zerbitzu batean trukatu.

Bonuak.ZerrendaBI20