Igogailu berria jarri du Udalak KTA eraikinean, irisgarritasuna hobetzeko

Bikamiotan dagoen KTA eraikineko igogailu zaharra matxuratuta zegoen aspaldi eta, gainera, ez zituen betetzen gaur egungo irisgarritasun-arauak. Hori dela eta, aldatu eta berria jartzea erabaki zuen Udalak eta lanak lizitaziora atera zituen uda aurretik.

Igogailu berria instalatzeko lanak Orona enpresak egin ditu azaroan eta dagoeneko erabilgarri dago KTA erakineko erabiltzaile guztientzat. Txukunketa- eta pintaketa-lan batzuk geratzen dira oraindik, baina horiek Udalak egingo ditu datozen egunetan.

Igogailu berriaren kostua, guztira, 31.000 eurokoa izan da.