Aisa 2 ikastaroa antolatu du Udalak

Udaleko Euskara batzordeak beste euskara ikastaro bat antolatu du etorkinentzat: AISA 2

Udalak martxoan egin zuen etorkinentzako euskara ikastaroan matrikulatzeko deialdia eta erantzun ezin hobea eman zioten eskaintzari herriko etorkinek, berrogeitik gora lagunek eman zuten-eta izena.

Orain, etorkin horiek eskatuta, segida emango diote ikastaroari, beste 60 orduz eta, beraz, maiatzean bukatzekoak ziren arren, sanpedroak arte segituko dute ikasten.

Bigarren ikastaro hau arratsaldez izango da kultur etxean eta bi talde osatu dira: bat 16:00etatik 18:00etara eta bestea 18:30etik 20:30era.

Ikastaro hau aurrekoaren segidakoa da; baina, norbaitek egin nahi badu eta maila egokia baldin badauka, aukera izango du izena emateko Udaleko Euskara Zerbitzuan (943 83 03 46).