“Maiatza naturan” programaren barruan, bigarren hitzaldia antolatu du Herrio natur taldeak datorren asteazkenean, maiatzak 13.
Hitzaldia Josu Iztueta tolosar ezagunak emango du kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita.
Josu Iztueta bidaiaria da ofizioz eta afizioz eta mundu osoan barrena ibili da; hasiera batean Nairobitarra
autobusarekin ibili zen Europan, Afrikan eta Ameriketan barrena eta, aro hura bukatuta ere, segitzen du bidaiatzen eta bidaietan ikusi eta ikasitakoa besteei transmititzen.
Hitzaldiaren izenburua honako hau da: Milioi bat kilometro lurrazaletik.
Herriok antolatutako hitzaldi zikloaren barruko bigarrena da asteazkenekoa.
Piragua irteera
Hitzaldiaz gain, piragua irteera ere antolatu du Herriok aste honetan. Larunbatean izango da, maiatzaren 17an, eta goizeko 9:30ean abiatuko dira Itsas Etxe ondoko arranplatik.
Piragua daukanak bertara azaldu besterik ez du esandako orduan; ez daukanak, berriz, izena eman behar du, aldez aurretik, kultur etxean, Uranga burdindegian edota Kalakari tabernan.
Piraguaz joango dira errioan gora eta bidean bertako natur aberastasunei buruzko azalpenak emango dituzte Herrio taldekoek.