Alberto Agirreazaldegiren hitzaldia izango da ekainaren 9an

Herrio natur taldeak antolatuta, hitzaldia izango da asteartean, ekainak 9, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.

Alberto Agirreazaldegi izango da hizlaria eta eskiz egindako zeharkaldi bat kontatuko du. Albertok parte hartu zuen orain dela bi urte Laponia alderik alde zeharkatu zuen eski trabesia batean eta orduko esperientzia kontatuko du.

Hitzaldiaren ondoren, Herrio natur taldeak sariak banatuko dizkie Kukuarri Eguneko argazki rally-aren irabazleei.