Dantza emanaldia larunbatean Karelan Danbolinen eskutik

Ekainak 13 larunbatean, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza ekitaldia eskainiko dute.

Bertan 185 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joaz. Tartean bandako ikasleak entzuteko aukera ere izango dugu.

Ondorengoak dantzatuko dituzte; Sarrera, Mari Andresan Korotza, Saint petit, Orpo punta, Agintaria, Agurra, Boastitzea, Iurreta, Txontxongilo, Arin-Arin, Maite, Desafio, Xuletino, koreografiak eta bukaera eskeiniko dizkigute.