Aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan San Pedro jaiak direla-eta

Udaltzaingoak ohar hau argitaratu du, San Pedro jaietan ibilgailuen zirkulazioan egingo diren aldaketak jakinarazteko:

San Pedro festetan Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 16:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 07:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
  • Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.